sábado, 10 de mayo de 2014

Tebarray 10/05/2014

Ostiralean Anderrekin geratzen naiz, hurrengo egunean zerbait egitekotan. Azken momentuan Anderren lagun bat juntatzen zaigu, Imanol. Ander eta Imanol pirineoak ondo ezagutzen duten mendizaleak dira, eta bere esku uzten det aukeraketa. Panticosa aldera jotzea erabakitzen dugu.

Horrela larunbat goizean goizeko 7etan abitzen gara Panticosatik, oraindik ziur zer egin behar dugun jakin gabe. Hasiera  batean eguraldi ona izango dugula ematen du.

Gauza guztiak prestatu...
eta  martxa.
Bidean gora goazela tontor zuriak agertzen doaz
Ander azalpenak ematen...
eta Imanol goruntz.
Atzera begirada bat eta beste aldean ditugun tontorrak ikus ditzazkegu:
Panticosa geroz eta urritiago eta txikiago ikusten da
Zati batean eskiekin fokeatuz joan ondoren, korredore txiki bat igotzeko bizkarrean jartzen ditugu berriz. Bi hauek oso fuerte dare ta ni beraien atzetik ezin jarraitu.

Behin tramu hau pasa ondoren, Pondiellos-eko kolladora iristen gara:
eta hemen orain erabaki beharra dago, infiernos aldera jo edo infiernosak inguratuz, atzekaldean dagoen Tebarray tontorra igo.
Azkenik bigarrena aukeratzen dugu. Picos del Infierno-k inguratzen gabiltzala, elur jauzi baten arrastoak ikus ditzazkegu.


Eta atzean gure helburua agertzen hasten da, Tebarray.
Elur jauzia zeharkatuz goaz, honek pirineoak baino, Himalaya dirudi, jeje.

Behin elur-jauzia pasa ondoren, beste oztopo bat agertzen zaigu. Malda dexentea duen tramu bat pasatu beharra daukagu zeharka, eta horretarako eskiak bizkarrean jarri, kranpoiak oinetan jarri eta pioleta eskuetan dugula, piskanaka piskanaka zeharkatzen dugu.


Behin zati hau pasa ondoren, Terrabay mendiaren magalean aurkitzen gara. Eguraldia lainotua dago baino ez digu euririk egiten.
Motxilak bertan uztea eta igoera azkar bat egitea pentsatzen dugu. Bi hauek badoaz gorantz, ta ni atzetik ezin jarraituz...
Eta azkenik tontorrera iristen gara, inguruko mendiei begirada bat bota, argazkia atera, eta beheruntz.

Tontorretik ikus daiteke Respomusoko refugioa

Eta hemendik aurrera, Ibones Azules eta Ibones de Bachimaña zeharkatzen joango gara, Bachimañako refugiora iritsi arte: jeitsieran elurra nahiko zopa topatu dugu, baino eskiatzeko modukoa zegoen. Pena jeitsiera motza izatea.










Bachimañako refugiora gerturatzen ari gara.

Ze ondo etorri zaigun deskantsu txiki bat egitea eta indarrak berreskuratzea. Lejia bana hartu, fruitu lehor batzuekin, zertxobait deskantsatu eta berriz beheruntz...

Ikusgarria da zenbat ur ari den jeisten erroken artetik. Hemendik behera ia bide guztia erreka ondotik goaz.


Refugiotik behera ez dugu aukera handirik izan eskiatzeko, eta azkenean, lau giro egiteko aukera ematen digun malda bat topatzen dugu.

Paraje paregabea bai neguan edo udaran etortzeko:








Eta azkenik "Casa de piedra" refugioan merezitako deskantsua. Buelta bikaina, pertsona bikainekin ;-)


domingo, 9 de marzo de 2014

Martxoak 9 (Petrechema)

Atzoko egunaren ondoren, gaur beste ibilbide bat egitea pentsatzen dugu. Linzatik aterata Petrechema tontorra egiteko asmotan ateratzen gara. Gaur ere egun zoragarria dugu, eguzkia eta tenperatu ona.






Linzako fondoko pistetan, txakurrez tiratutako trineoen karrera dago. Ikuskizun polita ematen dute.




Gure ibilbidearen hasiera oso markatua dago, ikusten da gende piloa ibiltzen dela paraje hauetan:


Josuk gaur eskiak alde batera uztea erabakitzen du eta raketekin abiatzen da.



Atzera begirada bat emanda ikus daiteke zenbat gende dabilen Linza inguruan:



























Eta azkenik egindako irteeraren bideo txiki bat.



Hurrengorarte.








MAPA