sábado, 15 de junio de 2013

Astun (La Raca)

Gaur atzoko egunaren ondoren eta denbora gutxirekin gabiltzanez, zerbait motza egitea pentsatu dugi. Astungo pistetara jo dugu eta Raca-ko pista igotzeari ekiten diogu. Ekainaren erdialdean egoteko oraindik elur dexente ikus daiteke.




Ni maldan gora, ekaineko eguzkiaz elurretan gozatzen
Lierni azkeneko maldetan gora, raketak jarrita
Bidean atzera begirada bat emanda, Middiren tontorra ikus dezakegu:
Gure helburuara iritsi ondoren deskantsu txiki bat eta beheruntz. Tontorretik Candantsuko pistak ikus ditzazkegu eta gainean, Lecherines eta Aspe mendiak.
Jeitsieran ateratako argazkiak, antzematen da mendietako elurra urtzen ari dela. Erreka indar askorekin jeisten da.
Eta azkenik Astungo parkinea iristen gara. Ea hurrengo urtean aurten bezainbeste elur izaten dugun. Hau izango da aurtengo azkeneko trabesia eskapada.

Ondoren montatu dudan bideo txiki bat.

viernes, 14 de junio de 2013

Pic Aneou


Portaleteko parkinetik abiatuz, Aneou aldera igotzea pentsatu dugu. Asteburuako eguraldi ona dago emana eta elurra dago gailurretan oraindik.


Gaur konpainia ezin hobean noa.

Bideari ekiten diogu, nik eskiak bizkarrean ditudala elurretara iristeko gogokin:


Antzematen da udaberria iritsi dela:

Segituan elurra zapaltzen hasten gara, oraindik zatika dagoenez eta elurra gogorra dagoenez, eskiak bizkarrean eramaten jarraitzen dut.

Bizitza non nahi ikus daiteke, marmota piloa ikusteko aukera izan genun.

Igoera erosoa eta polita, malda handirik gabe.


Sarrio talde bat ere agertu zitzaigun bidean:
Elurr gogorra eta ondo asentatua izan genuen. Tenperatura atseginekin, bide guztia manga motzetan egiteko moduan:

Lierni ere gustora, raketak jarri beharrik ez eta giroaz gozatuz.





Gure helburua ikus daiteke:
Azken maldak igotzen


Kamarakin jolastuz: pareta batetik gora goazela ematen du, jeje.

Middi, izan dugu aurrez-aurre bide guztian.


Gailurrera iritsi aurretik, motxilak, eskiak, raketak... beran utzi ta azken 15 metroak arin-arin egin ditugu.


Gailurretik ikus ditazkegun bistak:
Lierni azken metroetan: hau bai txapelduna
Hauek beranzkoan ateratako argazkiak, ikusgarri dago Pirineo guztia, berde-berde eta erreke zuloak ur piloarekin:

"Ski acuatico" egiteko aukera ere izan genuen:


Ondoren, egin dudan muntaia txiki bat. Nere lehenengo muntaiak dira eta ezin daiteke esan oso ondo eginak daudenik


domingo, 26 de mayo de 2013

Astun Peyreget- 26.05.2013




Gure bigarren saiakera Peyreget tontorrera, oraingoan Jose eta ni bakarrik abiatzen gara. Aurrekoan gustatu zitzaigun egin genuen ibilbidea eta oraingoan bide bera jarraitzea erabakitzen dugu. Oraingoan tontorra zapaltzeko asmotan.



Jose, eskiak jartzen igoerari ekiteko.
Irteera Astungo pistetatik egiten dugu. Oraindik elur ugari dago, gezurra dirudi ia ekainean gaudela. Hurrengo argazkian ikus daiteke Aspek duen itxura.

Horrela daude oraindik Astungo pistak.




Aspeko zona
Pistak alde batera utziz. .



Atzera begirada bat
Puntu batzuetan izotz plakak topatu ditugu.














Ikusgarria da oraindik pirineotan dagoen elur kopurua.


Middi agertzen zaigu gure begien aurrean.


Lehenengo aldapak igo ondoren, orain pielak kendu eta jeistea tokatzen da.




Jeitsierako argazkirik ez genuen atera. Ondorengo argazkian ikus daiteke igo genuen malda, Portalet aldera ematen duen malda.



Eskiatzaile baten reskatea ikusteko aukera izan genun.



Peyreget-eko azkeneko aldapak igotzen. Nik crampoiak jartzea erabakitzen dut, errezago igotzeko asmotan. Josek aldiz eskiekin jarraitzen du.

Jose eskiekin igotzen:

A ze flexibilitatea:

Azkenean ez genuen goraino igotzea lortu, hurrengo batean izan beharko da. Lehengo eguneko puntu berdinera iritsi eta bertan zerbait pikatu eta buelta hartzea erabakitzen dugu.

Buelta azkar egin behar izan genuenez argazki gutxi atera genituen. Hauek ateratako argazkiak.

MAPA