viernes, 14 de junio de 2013

Pic Aneou


Portaleteko parkinetik abiatuz, Aneou aldera igotzea pentsatu dugu. Asteburuako eguraldi ona dago emana eta elurra dago gailurretan oraindik.


Gaur konpainia ezin hobean noa.

Bideari ekiten diogu, nik eskiak bizkarrean ditudala elurretara iristeko gogokin:


Antzematen da udaberria iritsi dela:

Segituan elurra zapaltzen hasten gara, oraindik zatika dagoenez eta elurra gogorra dagoenez, eskiak bizkarrean eramaten jarraitzen dut.

Bizitza non nahi ikus daiteke, marmota piloa ikusteko aukera izan genun.

Igoera erosoa eta polita, malda handirik gabe.


Sarrio talde bat ere agertu zitzaigun bidean:
Elurr gogorra eta ondo asentatua izan genuen. Tenperatura atseginekin, bide guztia manga motzetan egiteko moduan:

Lierni ere gustora, raketak jarri beharrik ez eta giroaz gozatuz.





Gure helburua ikus daiteke:
Azken maldak igotzen


Kamarakin jolastuz: pareta batetik gora goazela ematen du, jeje.

Middi, izan dugu aurrez-aurre bide guztian.


Gailurrera iritsi aurretik, motxilak, eskiak, raketak... beran utzi ta azken 15 metroak arin-arin egin ditugu.


Gailurretik ikus ditazkegun bistak:
Lierni azken metroetan: hau bai txapelduna
Hauek beranzkoan ateratako argazkiak, ikusgarri dago Pirineo guztia, berde-berde eta erreke zuloak ur piloarekin:

"Ski acuatico" egiteko aukera ere izan genuen:


Ondoren, egin dudan muntaia txiki bat. Nere lehenengo muntaiak dira eta ezin daiteke esan oso ondo eginak daudenik


1 comentario:

MAPA