Portaleteko parkinetik abiatuz, Aneou aldera igotzea pentsatu dugu. Asteburuako eguraldi ona dago emana eta elurra dago gailurretan oraindik.
Gaur konpainia ezin hobean noa.
Antzematen da udaberria iritsi dela:
Segituan elurra zapaltzen hasten gara, oraindik zatika dagoenez eta elurra gogorra dagoenez, eskiak bizkarrean eramaten jarraitzen dut.
Igoera erosoa eta polita, malda handirik gabe.
Elurr gogorra eta ondo asentatua izan genuen. Tenperatura atseginekin, bide guztia manga motzetan egiteko moduan:
Lierni ere gustora, raketak jarri beharrik ez eta giroaz gozatuz.
Gure helburua ikus daiteke:
Azken maldak igotzenKamarakin jolastuz: pareta batetik gora goazela ematen du, jeje.
Gailurrera iritsi aurretik, motxilak, eskiak, raketak... beran utzi ta azken 15 metroak arin-arin egin ditugu.
Gailurretik ikus ditazkegun bistak:
Lierni azken metroetan: hau bai txapelduna
Hauek beranzkoan ateratako argazkiak, ikusgarri dago Pirineo guztia, berde-berde eta erreke zuloak ur piloarekin:"Ski acuatico" egiteko aukera ere izan genuen:
Ondoren, egin dudan muntaia txiki bat. Nere lehenengo muntaiak dira eta ezin daiteke esan oso ondo eginak daudenik




























Oso politak argazkiak eh!!!!!! No eres tan pakete!!!!
ResponderEliminar