Horrela larunbat goizean goizeko 7etan abitzen gara Panticosatik, oraindik ziur zer egin behar dugun jakin gabe. Hasiera batean eguraldi ona izango dugula ematen du.
Gauza guztiak prestatu...
eta martxa.
Bidean gora goazela tontor zuriak agertzen doaz
Ander azalpenak ematen...
eta Imanol goruntz.
Atzera begirada bat eta beste aldean ditugun tontorrak ikus ditzazkegu:
Panticosa geroz eta urritiago eta txikiago ikusten da
Zati batean eskiekin fokeatuz joan ondoren, korredore txiki bat igotzeko bizkarrean jartzen ditugu berriz. Bi hauek oso fuerte dare ta ni beraien atzetik ezin jarraitu.
eta hemen orain erabaki beharra dago, infiernos aldera jo edo infiernosak inguratuz, atzekaldean dagoen Tebarray tontorra igo.
Azkenik bigarrena aukeratzen dugu. Picos del Infierno-k inguratzen gabiltzala, elur jauzi baten arrastoak ikus ditzazkegu.
Eta atzean gure helburua agertzen hasten da, Tebarray.
Elur jauzia zeharkatuz goaz, honek pirineoak baino, Himalaya dirudi, jeje.
Motxilak bertan uztea eta igoera azkar bat egitea pentsatzen dugu. Bi hauek badoaz gorantz, ta ni atzetik ezin jarraituz...
Eta azkenik tontorrera iristen gara, inguruko mendiei begirada bat bota, argazkia atera, eta beheruntz.
Eta hemendik aurrera, Ibones Azules eta Ibones de Bachimaña zeharkatzen joango gara, Bachimañako refugiora iritsi arte: jeitsieran elurra nahiko zopa topatu dugu, baino eskiatzeko modukoa zegoen. Pena jeitsiera motza izatea.
Ze ondo etorri zaigun deskantsu txiki bat egitea eta indarrak berreskuratzea. Lejia bana hartu, fruitu lehor batzuekin, zertxobait deskantsatu eta berriz beheruntz...
Ikusgarria da zenbat ur ari den jeisten erroken artetik. Hemendik behera ia bide guztia erreka ondotik goaz.
Refugiotik behera ez dugu aukera handirik izan eskiatzeko, eta azkenean, lau giro egiteko aukera ematen digun malda bat topatzen dugu.
Eta azkenik "Casa de piedra" refugioan merezitako deskantsua. Buelta bikaina, pertsona bikainekin ;-)