domingo, 26 de mayo de 2013

Astun Peyreget- 26.05.2013




Gure bigarren saiakera Peyreget tontorrera, oraingoan Jose eta ni bakarrik abiatzen gara. Aurrekoan gustatu zitzaigun egin genuen ibilbidea eta oraingoan bide bera jarraitzea erabakitzen dugu. Oraingoan tontorra zapaltzeko asmotan.



Jose, eskiak jartzen igoerari ekiteko.
Irteera Astungo pistetatik egiten dugu. Oraindik elur ugari dago, gezurra dirudi ia ekainean gaudela. Hurrengo argazkian ikus daiteke Aspek duen itxura.

Horrela daude oraindik Astungo pistak.




Aspeko zona
Pistak alde batera utziz. .



Atzera begirada bat
Puntu batzuetan izotz plakak topatu ditugu.














Ikusgarria da oraindik pirineotan dagoen elur kopurua.


Middi agertzen zaigu gure begien aurrean.


Lehenengo aldapak igo ondoren, orain pielak kendu eta jeistea tokatzen da.




Jeitsierako argazkirik ez genuen atera. Ondorengo argazkian ikus daiteke igo genuen malda, Portalet aldera ematen duen malda.



Eskiatzaile baten reskatea ikusteko aukera izan genun.



Peyreget-eko azkeneko aldapak igotzen. Nik crampoiak jartzea erabakitzen dut, errezago igotzeko asmotan. Josek aldiz eskiekin jarraitzen du.

Jose eskiekin igotzen:

A ze flexibilitatea:

Azkenean ez genuen goraino igotzea lortu, hurrengo batean izan beharko da. Lehengo eguneko puntu berdinera iritsi eta bertan zerbait pikatu eta buelta hartzea erabakitzen dugu.

Buelta azkar egin behar izan genuenez argazki gutxi atera genituen. Hauek ateratako argazkiak.

domingo, 5 de mayo de 2013

Astun (Truchas-Raca-Aguilas) 05.05.2013


ASTUN

Igandean Jose ta biok astungo parkinera igotzen gara. Gaur berandugo igo gara eta dagoeneko kotxe batzu ikus ditzazkegu. Gaur ere egun bikaina espero digula dirudi.


Ez daukagu helburu zehatzik eta aurreko egunean bezala Truchas-eko pistatik gora abiatzen gara. Bidean markotak ageri dira, bere neguko inbernaziotik esnatuz.



Bidean gora, truchas-eko pistara igotzea pentsatu dugu. Lehenengo jeitsiera egiteko deseatzen gare.

Antza denez gaur esnatu dira marmota guztiak:

Behin Truchas-eko pista gailurrera iritsitakoan, atzo jarraitu genuen bidea ikus daiteke.

Pielak aldatu eta beheruntz:


Behin jeitsiera motz baten ondoren, Raca-ko pista probatzea pentsatzen dugu. Pistetan gende ugari ikus daiteke gora eta behera. Argi dago kirol honek geroz eta pertsona gehiago erakartzen dituela, edade guztietako pertsonak.
Igoera azkar baten ondoren, Raca-ko gailurrean panoramikaz disfrutatu deskantsu txiki bat egiten dugu. Lagun berriak eginez

Nik ez dakit argazkilaria mozkortuta zegoen edo zer baino oker xamar atera zaio argazkia:

Denbora asko galdu gabe, jeitsiera azkar bat egiten dugu. Eta berriz gora, oraingoan Aguilas-eko pistetaik gora. Argazkiak ateratzeko denborarik gabe.



Pielak eguzkitan jarrita:
Hau da gelditzen zaigun jeitsiera. Ondo gozatu beharko degu, denbora baten ez dugu juteko aukerarik izango eta


Hau izanda guztia. Asteburu paregabea izan dugu. Ea errepikatzeko aukera noiz izaten dugun.


Astun-Peyreget from Axio on Vimeo.

sábado, 4 de mayo de 2013

Astun-Peyreget 04.05.2013

PEYREGET (2.487)

Goiz zoragarria iragarrita zegoen bezala. Jose, Ander, Carlos eta ni, Astungo pistetara jotzen dugu. Bertatik Middi ondoan dagoen Peyreget tontorra egiteko asmotan.
Aspe (2.645) mendia elur kapa ikusgarriarekin

Garai hontan astuneko pistak horrela ikustea pozgarria da, horrenbeste elur eta genderik gabe:

Martxari ekiten diogu, astungo "Truchas" pistatik gora. Eguzkiak ez digu jotzen ta fresko dago.

Ander, lehengo aldapei aurre eginez.

Atzera begirada bat. Eguzkia ikus daiteke mendi tontorrak berotzen

Jose eta Carlos, lehenengo aldapetan.


Astun:


Truchas-eko bidea utzi ta eskubira jotzen dugu, Middi aldera.
Angel eta Jose erabakiak hartzen:

Jose, errez doa goruntz. Edozeinek jarraitzen du hau!!!






Astungo pistak atzean utzita, lehengo deskantsua hartzen dugu. Indarrak berritu, fokak kendu eta prest lehengo jeitsierari ekiteko:




Hurrunean, Middi ikus dezakegu eta bere aldamenean gure helburua, Peyreget. Jeitsiera ikusgarria dugu aurrean eta elurra ere primerakoa.


Ez ditugu jeitsierako argazkiak, horrenbeste gogoz ekin diogu jeitsierari, argazkiak ateratzeaz ere ahaztu garela. Hau da egin dugun jeitsiera:

Berriz ere deskantsu txiki bat, fokak jarri eta indar berritzeko. Berriz ere gora jotzea tokatzen zaigu eta eguzkia berotzen hasi da dagoeneko. Elurra transformatzen hasten da.

Middi, gugandik ezkutatu nahiean dagoela ematen du

Ni ere argazkiren batean agertu beharko nintzen, ez?


Berriz ere goruntz, baino irripar batekin ahoan, egun zoragarriaz gozatzen.





Behin Peyreget-eko kolladura iristean bista ikusgarriez goza dezakegu. Itsaso zuri baten gainean gaudela dirudi:

Angel.





Sarrioak egun onak ematen. Momentu baten ikusteko aukera izan genituen baino segituan desagertu ziren saltoka mendi artetik:

Middi, zeru urdin-urdin baten azpian.
Middi
Formigal aldera ikus daitezkeen tontorrak. Gende ugari ikusi dugu Portaletetik gora.
Ta berriz ere, martxa. Bistaz disfrutatu ondoren, igo behar dugun tontorrari begira. Dagoeneko berandutzen hasi zaigu eta bide normaletik igo beharren, zuzenen igotzea erabakitzen dugu.






Aldapa gora goazela elurra dexente biguntzen ari da, igoera geroz eta gogorragoa egiten zaigu. Eta azken 50m ez igotzeko erabakia hartzen dugu. Tartean toki egoki bat bilatu eta bista ikusgarri hauekin zerbait pikatzeari ekiten diogu. Eguerdian eguzkiak gogor jotzen zuen eta goxo goxo egoten gara bazkaltzen:

Hauek hurrengo urtean Dynastar-ek atera behar dituen eski modelo berriak, jeje.



Bapo jan ondoren, eta indar berriturik. Atzera bueltari ekiten diogu. Bideo bat egiten saiatu nintzen jeitsierarena baino ez nuen asmatu kamararekin (que paquete!!!)
Hauek dira utzi ditugun arrastoak:


Beno, Middi-ari beste bat arte esan eta buelta kotxera.

Behin Villanuara iritsi ondoren merezitako bazkaria.
Hau grabatzea lortu nuen bideoa, zoom-a txikitu partez haunditu egin nuen eta imaginak oso txarrak atera nituen. Hurrengo baterako bideo hobea egingo det.

Astun-Peyreget from Axio on Vimeo.
contador de visitas
contador visitas

MAPA