domingo, 5 de mayo de 2013

Astun (Truchas-Raca-Aguilas) 05.05.2013


ASTUN

Igandean Jose ta biok astungo parkinera igotzen gara. Gaur berandugo igo gara eta dagoeneko kotxe batzu ikus ditzazkegu. Gaur ere egun bikaina espero digula dirudi.


Ez daukagu helburu zehatzik eta aurreko egunean bezala Truchas-eko pistatik gora abiatzen gara. Bidean markotak ageri dira, bere neguko inbernaziotik esnatuz.



Bidean gora, truchas-eko pistara igotzea pentsatu dugu. Lehenengo jeitsiera egiteko deseatzen gare.

Antza denez gaur esnatu dira marmota guztiak:

Behin Truchas-eko pista gailurrera iritsitakoan, atzo jarraitu genuen bidea ikus daiteke.

Pielak aldatu eta beheruntz:


Behin jeitsiera motz baten ondoren, Raca-ko pista probatzea pentsatzen dugu. Pistetan gende ugari ikus daiteke gora eta behera. Argi dago kirol honek geroz eta pertsona gehiago erakartzen dituela, edade guztietako pertsonak.
Igoera azkar baten ondoren, Raca-ko gailurrean panoramikaz disfrutatu deskantsu txiki bat egiten dugu. Lagun berriak eginez

Nik ez dakit argazkilaria mozkortuta zegoen edo zer baino oker xamar atera zaio argazkia:

Denbora asko galdu gabe, jeitsiera azkar bat egiten dugu. Eta berriz gora, oraingoan Aguilas-eko pistetaik gora. Argazkiak ateratzeko denborarik gabe.



Pielak eguzkitan jarrita:
Hau da gelditzen zaigun jeitsiera. Ondo gozatu beharko degu, denbora baten ez dugu juteko aukerarik izango eta


Hau izanda guztia. Asteburu paregabea izan dugu. Ea errepikatzeko aukera noiz izaten dugun.


Astun-Peyreget from Axio on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MAPA