Gaur atzoko egunaren ondoren eta denbora gutxirekin gabiltzanez, zerbait motza egitea pentsatu dugi. Astungo pistetara jo dugu eta Raca-ko pista igotzeari ekiten diogu. Ekainaren erdialdean egoteko oraindik elur dexente ikus daiteke.
Ni maldan gora, ekaineko eguzkiaz elurretan gozatzen
Lierni azkeneko maldetan gora, raketak jarrita
Bidean atzera begirada bat emanda, Middiren tontorra ikus dezakegu:
Gure helburuara iritsi ondoren deskantsu txiki bat eta beheruntz. Tontorretik Candantsuko pistak ikus ditzazkegu eta gainean, Lecherines eta Aspe mendiak.
Jeitsieran ateratako argazkiak, antzematen da mendietako elurra urtzen ari dela. Erreka indar askorekin jeisten da.
Eta azkenik Astungo parkinea iristen gara. Ea hurrengo urtean aurten bezainbeste elur izaten dugun. Hau izango da aurtengo azkeneko trabesia eskapada.
Ondoren montatu dudan bideo txiki bat.











No hay comentarios:
Publicar un comentario