Asteburu ona iragarrita dagoenez Lierni eta ni Zuriza aldera jotzen dugu, inongo helburu berezirik gabe. Elur ugari dago eta eskiekin gauza asko egiteko aukera.
Goizean jeiki eta Chinebral De Gamueta aldera jutea erabakitzen dugu. Guk ezagutzen dugun bidea, Linzatik aterata da baina gaurkoan Linzara iritsi baino lehen dagoen puntu batetik abitzea erabakitzen dugu. Kotxea erreka zulo baten ondoan utzi eta errekaren eskubi aldetik abiatzen gara, Gamuetako basoruntz dagoen seinale bati jarraituz:
Goiz da ta oraindik fresko egiten du baina badirudi eguzkia aterako dela:
Hasieran jarraitzen dugun bidearen argazkiak. Lehenengo zatia bide garbi batetik goaz zuhaitzez inguratuta.:
Bidearen amaierara iristean, esplanada txiki batera iristen gara. Non aurrera jarraitzerik ez dagoen, erreka gurutzatu beharra dago, beheraxeago dagoen erreka.
Erreka gurutzatzeko elurrez betetako zubi txiki bat pasatu beharra dago eta zuzenean basoan sartzen gara.
Ondorengo argazkian Lierni kranpoiak jarrita ta atzeko aldean Txamantxoia ikus daiteke:
Aldapa gora goazela eskuin aldean ikus ditzazkegu Quinboako tontorrak atzekaldean:
Kontuan izanda, denbora dexente galdu dugula lehendik eta eguraldiak ematen duenez gaur ez duela altsatuko, biharko uztea erabakitzen dugu. Eguraldi hobea egingo duelakoan eta bidez nahastuko ez garelakoan. Kotxe aldera jotzen dugu. Elurra oso ondo dago eskiatu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario