lunes, 3 de marzo de 2014

Martxoak 2 Chinebral de Gamueta (Gaurkoan bai)

Gaurkoan atzoko egunaren frakasoaren ondoren, bide berdinetik joatea erabakitzen dugu, baino atzo errekaren eskuin aldetik hartu bagenu gaurkoan ezkerretik joko dugu. Bide erosoagoa eta oso ondo seinalatua dagoen bidea. Eguraldiak ere ematen du ezin hobea izan behar dugula. Zurizan esan ziguten mendi eskiko karrera bat zegoela Chinebraleako bidean eta ez genekigun nola izango genuen igotzeko bidea.

Kotxea aparkatzeko garaian a ze sorpresa!!! Bi herritar hemendik!!






Bi hauek badoaz, gu atzo jun giñan leku beretik.



Gaurkoan ematen du atzoko eguna baino hobea izango degula



Lierni badoa raketak jarrita gustora:

Gaur ere hotz egiten du baino laster izango degu eguzkia gainean:


Bidean dagoen garbi hune batera iristean. Puntu hontara iritsi giñen atzoko egunean beste bidetik.

Neri ateratako argazkia:


Garbi hune hontan bide desberdinak hartu daitezke Chinebralea igotzeko, argazkiko ezkerraldera jotzen badugu burdinezko txabola batera iritsiko giñen eta hortik gora ta gora igota Chinebralea iritsiko giñen, bidean Acheritora igotzeko bidegurutzea dago.

Gu aurrera zuzenen jarraitzea erabakitzen dugu, bide errezagoa iruditzen zaigulako.






Bidean karrerarako prestatuta dauden seinaleei jarraitzen diegu. Eguraldi zoragarria:





Neri ateratako argazkia dagoeneko berotuta noa!!! Atzetik ikus daiteke gende dexente dabilela bide berdina egiten:

Dagoeneko ikus dezakegu falta Chinebraleko tontorra.


Karreran parte hartzen ari den jendea. Hauek bai makinak, a ze abiadura daramaten, ez gu bezela dominguero planen, jeje.

Lierniren azken pausuak puntara iritsi aurretik, hau bai txapelduna!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

MAPA