sábado, 2 de marzo de 2013

Aralar 02/03/2013

Irteera Larraitzetik goizeko 8etan. Bidean elur gutxi, eskiak bizkarrean eraman behar, a ze paliza!
Bidean, elur jauzi txiki baten arrastoa ikusi daiteke.


Josu aldapa gora:


Atzera begirada bat. Ikusi daiteke beheko partea laino artean dagoela oraindik.


Eta behin gora iritsi ondoren, zeru urdina eta elur ugari. Pena merezi izan du eskiak bizkarrean igotzea Alotzararte. Josuk raketak jarri, ni ere eskien gainean jarri, eta martxa.









Eskiekin dijoazen lauko talde bat ikus dezakegu, eta atzean, laino artean, Txindoki.



















Eta hauek Alotzan ikus ditzazkegun maldak. Horrelako egun gutxi izaten dira urtean zehar eta aprobetxatu beharra dago.
















Ganbo-txikira iristen:




 Ganbo-txikiko malda jeitsi eta berriz gora, orain Ganboruntz.
Ganbo-tik ikus daitekeen panorama. Hurrutian San Donato (Sierra de Andia) eta atzerago Urbasa ere ikus daiteke.












Ta gora ta bera ibili ondoren goiz guztia, ondo merezitako bazkaria.




Atsaldea ondo bukatzeko Arrubi gaina igo eta bueltan Larraitzera, eguna ondo aprobetxatu degunaren sentsazioarekin.






contador de visitas
contador visitas

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MAPA